Barua Banda 2007an sortu zen Andoni Bengoak etxean aurrez idatzita zeuzkan kantuak oinarri hartuta. Iñaki Kortazar bateria jolearekin hasi zen kantuok moldatzen eta berehala batu zitzaizkien Garikoitz Kortazar Saxojolea eta Andoni Zubiaga baxua joz.
2008-9-27:
Taldekide berria daukagu: Iñaki Herrerak baxua joko du eta Andoni Zubiagak gitarra hartuko du baxuaren ordez.
2008-11-28:
Andoni Zubiaga azkenean ezin izan da gitarrarekin hasi, beste konpromesu batzuk medio eta Txus Gutierrez hasi da gitarrarekin Danbakako kontzertua prestatzen.