Azkenean heldu zen Danbakako lehiaketako kontzertu eguna. Gure aurretik The Motherfuckers aritu ziren, Elgetan jo eta gero Arrasaten beste kontzertu bat jo behar zuten eta.
Gu bigarrenak izan ginen. Hasieran urduri xamar baina gero gustora aritu ginen. Esan zigutenez kanpotik hasierako kantuak ez ei ziren oso ondo entzun. Igarri ei zen urduri xamar egon ginena (batzuk, ze beste batzuk dantza baten ibili ziren kontzertu guztian, eh Inaxio? beterania!!!) baina bestela gustatu zitzaien.
Gure atzetik Tuesday Evenings Durangarrak eta Revelphone Soraluzetarrak aritu ziren.
Eskerrik asko gu animatzera etorri zineten guztioi!!!