Atzo Eskoriatzako Ibarraundi museoan kontzertua eskeini genuen Euskal Diasporako gazte talde batentzako. Euren artean, beste hainabat herritako gazteak ere baziren, Errusia, Ukrainia, Turkia, Serbia, Korea… Eusko Ikaskuntzako Euskosarek antolatuta etorri dira Euskal Herrira etaNafarroa Behereko Azkarateko auzolandegian Diasporako Nazioarteko zentro bihurtuko den jauregi bat zaharberritzen ari dira.
21:30tan afaria izan genuen bertan eta 23:00ak aldera hasi genuen kontzertua. Gazteak oso animatuta ibili ziren. Dantzarako gogoz. Gu ere dantzarako gogoz atera ginela ematen zuen, izan ere erritmo biziz jo bait genituen kantuak (etzirudien gure bateria gastroenteritisakin zegoenik ez horixe!!!!).
Orain oporrak datoz eta geldialdia egingo dugu. Ea opor ostean indarberrituta gatozen eta beste emanalditxo batzuk lotuz jarraitzen dugun…. Bestela ez gara motibatzen eta