Feeds:
Posts
Iruzkinak

Ez gara Mundumiran egongo


Ez, nahiz eta hasierako kartelean azaldu eta azken egunetan hainbat komunikabidetan hala esan, ez dugu Mundumiran jo behar.

Egia da bai -Danbakan

Elgetako Espaloian

Azkenean heldu zen Danbakako lehiaketako kontzertu eguna. Gure aurretik The Motherfuckers aritu ziren, Elgetan jo eta gero Arrasaten beste kontzertu bat jo behar zuten eta.

Gu bigarrenak izan ginen. Hasieran urduri xamar baina gero gustora aritu ginen. Esan zigutenez kanpotik hasierako kantuak ez ei ziren oso ondo entzun. Igarri ei zen urduri xamar egon ginena (batzuk, ze beste batzuk dantza baten ibili ziren kontzertu guztian, eh Inaxio? beterania!!!)  baina bestela gustatu zitzaien.

Gure atzetik Tuesday Evenings Durangarrak eta Revelphone Soraluzetarrak aritu ziren.

Eskerrik asko gu animatzera etorri zineten guztioi!!!

Eskoriatzako Inkernu tabernaren 5. urteurrena ospatzeko hainbat kontzertu antolatu dituzte, Azaroaren 29an 18:00tan hasita. Han izango gara gu ere. 23:00ak aldera dana ondo bada. Gainera, gitarra jole berria izango dugu lagun (Txus) eta kantuek beste kolore bat hartu dutela ezin ukatu.

Kontzertuan Danbakarako prestatu ditugun 7 kantuok joko ditugu, ordu erdian.

Animatu eta etorri Inkernuko festa gurekin ospatzera.

Danbakan

Gaur jakin dugu Danbaka III musika lehiaketarako onartuak izan garela. Urtebete jo barik egon eta gero, korrikalariak Behobiarako prestatzen hasita diren honetan, guri ere sasoian jartzeko garaia heldu zaigu. Laster berriz ere zuzenean jotzen,… irrikitan gaude.

Ongi etorri Gari!!!

9 hilatbete munduan zehar bidaiatzen aritu eta gero, etorri zaigu gure Gari etxera. Bidean ongi informatuta izan gaitu bere Bidaigari blogaren bidez. Haurdunaldi hau eta gero Gari berri bat jaio al da? Ikusteko dago, baina etorri behintza etorri da eta amets bat beteta gainera.

Musika gosez etorriko hintzela espero juau.

ONGI ETORRI GARI.

Gure Saxojole Garikoitzek munduan zehar egingo duen bidaiari ekin dio. Joan den astean Perurantz abiatu zen eta datorren urteko Irailera arte Hego Ameriketan, Zelanda Berria, Australia, India, Pakistan, Txina eta Nepalgo mendi inguruak izango ditu helburu.

Bere bidaiaren berri http://bidaigari.blogspot.com en emango digu.

Myspace orria

Barua Bandaren Myspace orria prestatzen ari gara (lagunak egin eta norbere gustoko gaiak zabaltzeko bide ematen duen webgunea).

Bertan jartzeko bideo bat ipini guran ari nintzela youtuben geure beste bideo hau aurkitu dot, Euskosareko gaztiek Eskoriatzan egon zirenean Ibarraundin emandako kontzertuko irudiekin.

Atzo Eskoriatzako Ibarraundi museoan kontzertua eskeini genuen Euskal Diasporako gazte talde batentzako. Euren artean, beste hainabat herritako gazteak ere baziren, Errusia, Ukrainia, Turkia, Serbia, Korea… Eusko Ikaskuntzako Euskosarek antolatuta etorri dira Euskal Herrira etaNafarroa Behereko Azkarateko auzolandegian Diasporako Nazioarteko zentro bihurtuko den jauregi bat zaharberritzen ari dira.

21:30tan afaria izan genuen bertan eta 23:00ak aldera hasi genuen kontzertua. Gazteak oso animatuta ibili ziren. Dantzarako gogoz. Gu ere dantzarako gogoz atera ginela ematen zuen, izan ere erritmo biziz jo bait genituen kantuak (etzirudien gure bateria gastroenteritisakin zegoenik ez horixe!!!!).

Orain oporrak datoz eta geldialdia egingo dugu. Ea opor ostean indarberrituta gatozen eta beste emanalditxo batzuk lotuz jarraitzen dugun…. Bestela ez gara motibatzen eta ;)

San Pedro eguneko bideoa

Teleskok grabatutako bideoa da hemen daukagun hau. Kantu baten bukaera eta beste bi ikusi daitezke.

Older Posts »